XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EGITATEZKO AURREKINAK

LEHENENGOA.- GORKA ALONSO IÑARRA Prokuradore jn.ak, bere ordezkaritza horretan eta ...(e)ko datarekin elkarren akordioz banantzeko demanda formulatu zuen, egokiesten ziren egitateen eta zuzenbidezko oinarrien arabera, eta bukaeran eskatu zuen ...

BIGARRENA.- Aurreko idazkiarekin eta horrekin batera zihoazen dokumentuekin, aurkeztutzat eman zen ezkontza-bananketako eskaera;

eta senar-emazteak Epailearen aurrera zitatuak izan zirelarik, esandako egunean eta orduan agertu ziren, eta bakoitzak bere aldetik berretsi zuen bere bananketa-eskaera eta aurkeztutako Hitzarmen erregulatzailearen proposamena.

HIRUGARRENA.- Beteta baitzeuden uztailaren 7ko 30/1981 Legeko Seigarren Xedapen Gehigarriko 2, 3 eta 4. puntuetan galdatzen diren ukanbeharrak, tramitera ametitu zen ezkontza-bananketako demanda,

eta jakin izanik ezkontza horretatik badirela adin txikiko seme-alabak, Ministraritza Fiskalari bidali zitzaion tratatutako guztiaren kopia, eta honek bere informea eman zuen bere denboran eta forman, baina ez zuen ezer agertu eskatutakoaren kontra, eta beraz autoak prest gelditu ziren epaia emateko.

LAUGARRENA.- Prozedura hau tramitatzekoan, legezko manamenduak bete dira.

ZUZENBIDEZKO OINARRIAK

LEHENENGOA.- Senar-emazte hauek, IGNACIO ARTANO UBIDE jn.ak, eta ANGELA AMILIBIA AIZPURU and.ak ezkontza ... egin zuten ...(e)ko herrian, eta ...(e)ko egunean; ezkontza horretatik jaio eta bizi den semea da EDORTA.

Senar-emazteek elkarren akordioz jokatuz eta ...(e)ko datarekin ezkontza-bananketako demanda bat formulatu zuten Epaitegi honen aurrean, zeinak biltzen baititu uztailaren 7ko 30/1981 Legeko Seigarren Xedapen Gehigarrian manatzen diren ukanbehar eta formalitate guztiak, eta gauza nabaria da kasu honetan ematen dela, Kode Zibileko 81,1 artikuluan aurrikusten den supostua,

bada: 1) bananketa-demanda elkarren akordioz egin dute bi senar-emazteek; eta 2) igarota dago ezkontzako lehenengo urtea; horregatik bidezko da eskatutakoa baiestea eta bilatzen den ezkontza-bananketa dekretatzea.

BIGARRENA.- Senar-emazteek ...(e)ko egunean izenpetutako hitzarmena, eta autoetara ekarri eta Epailearen aurrean berretsia izan dena, onetsia izango da, ez baita kaltegarritzat jotzen seme-alabentzat eta larriki kaltegarria ere ez senar-emazteentzat berentzat ere, Kode Zibileko 90. artikuluan xedatutakoaren arabera.